
Zure energia komunitatea planifikatzeko behar duzun tresna
ETORKIZUN BERDE BATEN BILA
Zer da
Ikerketa proiektu bat da, Euskal Autonomi Erkidegoak, Nafarroak eta Akitania Berriak osatzen duten Euroeskualdean kokatzen dena
Tresna informatiko baten garapenean lan egiten du, Energia Komunitateetan antolatutako herritarrei datuak, ezagutza eta plangintza estrategikoa eskuratzeko aukera ematen diena, beren proiektuetan aplikatu ahal izateko energia sortzeko zer sistema behar duten erabakitzerakoan.
Enerkidek bere proposamenean barneratzen du:
Enerkidek partekatzen du
Lotura eta lurraldea
Muga partekatzen duten hainbat lurraldetako (Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berria) unibertsitateek eta eragileek partekatutako proiektu bat, ingurune komun baten: NAEN Euroeskualdearen ingurunea.
01
Enerkide bidelagun
Ezagutza eta teknologia herritarron zerbitzura
Unibertsitatetik aplikatutako ikerketa, balio erantsi gisa, herritarrek, udalerriek eta ingurukoek modu eraginkorrean eta planifikatuan eskura izan dezaten energia garbia.
02
Enerkidek orientatzen du
Energiara sartzeko iparrorratza
Tresna honi esker, energia-komunitateetan antolatutako herritarrek datuak, ezagutza eta plangintza estrategikoa eskura ditzakete, energia berriztagarriak sortzeko proiektuetan aplikatu ahal izateko.
03
Enerkide, denona
Enerkide kode irekia da
Proiektu honen emaitza nagusia, energia-komunitateak garatu eta sendotzeko metodologia eta tresna-kutxa bat sortzea da, proiektu anitzetan oinarrituta, tokiko baliabideak erabiliz.