Aldaketa iraunkor baterako ingurumen-irtenbide berritzaileak

Enerkide NAEN Euroeskualdeak finantziatutako ikerketa proiektu bat da.

Proiektu honen emaitza nagusia energia-komunitateak garatzeko eta indartzeko tresna-kutxa bat sortzea da, proiektu pluraletan oinarritua, energia sortzeko tokiko baliabideak erabiliz.

Mugaz gaindiko proiektuen ezarpena ere laguntzun du. Zehazki, emaitza hauek lortzea espero da:

Proiektu berrietarako bide-orria

Euroeskualdearen kartografia

Euroeskualdean dauden energia-komunitate guztiak batzen dituen kartografia, berezitasun nagusienak emanez 

Garapen-gida

Energia-komunitate berriak garatzeko gida bat, martxan dauden bese komunitateen ezagutzaz baliatuz, oztopoak eta beharrak gainditzen laguntzeko 

Analisia

Mugaz gaindiko energia-komunitateak sortzeko aukeren analisia 

Programa informatikoa

Lurralde bakoitzaren baliabideen arabera, energia-proiektu interesgarrienak identifikatzeko programa informatikoa 

Bide-orria

Aztertzen den energia-komunitate bakoitzerako, bide-orri bat sortuko da, bere proiekturako pausoz pausoko plan bat dena 

Qué es Enerkide

Zure energia-komunitatea garatzeko behar duzun tresna-kutxa 

Herramienta informática

Tresna Informatikoa

Enerkide tresna informatiko bat da, eta zure energia-komunitatearen proiektua garatzen lagunduko dizu honela: 

Kontsumoak Aztertuz

Zure benetako kontsumo energetikoak eta beharrak aztertuz hasten gara 

Energía Renovable

Energia Berriztagarria

Zure komunitatean zenbat energia berriztagarri sortu dezakezun kalkulatzen dugu: fotovoltaika, biomasa, eolika, aerotermia etab.

Objetivos y Límites

Helburuak eta Mugak ezarri

Zure helburuak (ad. %100 berriztagarri izatea) eta mugak (teknologia bat ez erabiltzea, fotovoltaika estalkietan bakarrik, etab.) ezartzen dituzu

Soluciones al Proyecto

Proiekturako Aukerak

Informazio honekin, tresnak zure komunitateak garatzeko egokienak diren aukerak emango dizkizu, hurrenen garatu daitezken proiektuak

Gure programaren ikuspuntua eta helburuak

Energia-komunitateak bultzatzea

Proiektu honek tokiko baliabideetan oinarritutako energia-komunitateak, pluralagoak, sortzea bultzatu nahi ditu, eta, aldi berean, mugaz gaindiko komunitate eta proiektu berriak sustatu nahi ditu

Komunitateak kartografiatu

Horretarako, gaur egun martxan dauden energia-komunitateak kartografiatuko dira, izan dituzten zailtasunak eta beharrak ezagutzeko. Aldi berean, mugaz gaindiko energia-komunitateek izan ditzaketen oztopoak aztertuko dira, eta horiek gainditzeko gomendioak emango dira

Garapenerako metodología

Informazio honekin, energia-komunitateak garatzeko metodologia bat planteatuko da, mugaz gaindiko komunitateak barne, eta proiektu berri pluralak sortzen laguntzeko tresna-kutxa bat egingo da. Azkenik, aukeratutako energia-komunitate batzuetan tresna-kutxa saiatuko da, proiektu berriak garatzeko bide-orri bat sortuz 

Salto del Nervión