Apirilak 28ko Jardunaldi Teknikoa

by | Eka 25, 2026 | Uncategorized

Enerkide proiektuaren helburua euroeskualde honetan energia-komunitateak garatzeko metodologia eta tresna-kutxa bat sortzea da. Komunitateko kideen energia-kontsumoaren eta finkatutako helburuen arabera, garatzen ari garen tresnak etorkizuneko proiektuetarako aukera interesgarrienak aztertuko ditu, eta energia-komunitatea garatzeko ibilbide-orri bat emango du.

Une honetan, tresna testatzen ari gara gure metodologia probatzeko, interesa duten hainbat energia-komunitaterekin. Horren ondorioz, komunitatea garatzeko ibilbide-orri bat egingo dugu, haren kontsumo errealetan, tokiko baliabideetan eta ezarritako helburuetan oinarrituta.
Enerkide proiektuari eta garatzen ari garen tresnari buruz gehiago jakiteko, jardunaldi tekniko bat antolatu dugu apirilaren 28an, 10:00etan, Euroeskualderen egoitzan:
Saio honen xede den publikoa energia-komunitateen aholkularitzaren esparruan modu aktiboan lanean ari diren teknikariak dira. Parte hartu nahi baduzu, eman izena webguneko harremanetarako formularioaren bidez.